2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Aldaketa puntuala Noain Elortzibarko Udal Planeko antolamendu xehakatuko determinazioetan (ekipamendu jarduketa), Noaingo UE 2.8 exekuzio unitateko 2. lurzatian.
Behin betiko onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2016ko maiatzaren 10ean egin bilkuran, hau erabaki zuen:
1. Behin betiko onestea Udal Planeko antolamendu xehakatuko determinazioetan, UE 2.8 exekuzio unitateko 2. lurzatian, aldaketa puntuala egiteko espedientea (ekipamendu jarduketa), Jesús Úriz Ruiz de Larrinagak sustatua.
2. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hirigintzako araudiarekin batera.
3. Erabakia sustatzaileari jakinaraztea, eta horren kopia bat eta egin diren txostenak igortzea Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu Departamentura –Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.3 artikuluan xedatutako ondorioak izan ditzan– eta Iruñerriko Mankomunitatera.
Noain Elortzibarren, 2016ko maiatzaren 11n.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.
ERANSKINA
Aldaketa puntuala, UE 2.8. exekuzio unitateko 2. lurzatian (PDF).
Iragarkiaren kodea: L1606126