2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONTEAGUDO
2016ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2016ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita. Hasierako onespenaren erabakia 2016ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 28an.
Monteagudon, 2016ko maiatzaren 17an.–Batasuneko alkate udalburua, Mariano Herrero Ibáñez.
ERANSKINA
1.–Funtzionarioen plantilla organikoa
A) Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batasuna, Monteagudoko Udala haren buru dela:
Kargua: Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: O.L. Kopurua: 1. Osagarriak: Bateraezint.: %35. LP %41,88. Egoera: jardunean.
Kargua: Adm. lag. Maila: D. Sarbidea: O.L. Kopurua: 1. Osagarriak: LP: %23,35. Egoera: jardunean.
B) Etenaldian utzi da Batasuneko idazkari lanpostuaren ordainsari osagarria 2016-11-01etik aitzina eta, titularraren erretiroa dela eta, Idazkaritzako lanpostu hutsaren aldi baterako bitarteko kontratazioaren hasierako 6 hilabeteetan. Aldi baterako kontratazio horren luzapena egiten denean, Batasunak ordainsari osagarri horren aplikazioa birraktibatu ahalko du kontratuaren luzapenaren ondoz ondoko aldietan.
2.–Funtzionarioen izenen zerrenda
Izen-deiturak: Corpas Rubio, Manuel (Bat). Maila: A. Gradua: 6. Antzinatasuna: 79-03-31. Osagarriak: LP %36,88. ZL/ZZ %40,00. (4/2011 F.L.aren 2. xed. iragank.) Kargua: Idazkaria.
Izen-deiturak: Arcilla Soto, M.ª Teresa (Bat). Maila: D. Gradua: 4. Antzinatasuna: 91-08-01. Osagarriak: LP: %23,35. Kargua: Adm. lag.
Oharrak:
1. 2016-01-01ean ez da bitarteko langilerik, ezta lan-kontratudunik ere. Aurreikusten da 2016-11-01ean Batasuneko Idazkaritzako lanpostu hutsaren aldi baterako bitarteko kontratazioa, eta aurreko bi hilabeteetan zerbitzu juridikoen aldi baterako kontratazioa lanpostura egokitzeko.
2. Izenen zerrendak toki entitateko langileen eranskinaren baliokide dira.
Iragarkiaren kodea: L1606122