102. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

2015 eta 2016ko plantilla organikoak. Behin betiko onespena

Udalbatzak, 2015eko abenduaren 16ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Larraungo Udalaren 2015 eta 2016ko plantilla organikoak, eta 2016ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, ilbetzaren 12koan. Haiek eta haiei aurkeztutako alegazioa ikusirik, eta espedienteetan dagoen dokumentazioa eta udal idazkariaren txostena ikusirik, Larraungo Udalak, gehiengo osoz, honakoa erabaki du:

1. Ez onartzea Joxe Mari Astitz Iriarte eta Mikel Huarte Martija zinegotzi jaunek aurkeztutako alegazioa -non eskatzen baitute Udalak alda ditzala 2015 eta 2016ko plantilla organikoak, eta “Aldi baterako lan kontratudunak. Lanpostua: administrari-ofiziala. Kopurua: 1. Maila: C” jartzen duen tokian “Aldi baterako lan kontratudunak. Lanpostua: administrari laguntzailea. Kopurua: 1. Maila: D” jar dezala; alegazioa ez onartzearen arrazoiak: lanpostu horretan egiten diren lanak administrari-ofizialarenak direlako, eta udal idazkariaren txostenean azaldutako arrazoiengatik. Halaber, udal idazkariaren txostena onartu da (txostenaren kopia aktaren eranskin bezala atxikita gelditu da).

2. Behin betikoz onartzea 2016ko plantilla organikoa. Haren testua, behar bezala eginbidetua, eranskinean agertzen da, espedientearen atal gisa.

3. Behin betikoz onartzea 2015eko plantilla organikoa. Haren testua, behar bezala eginbidetua, eranskinean agertzen da, espedientearen atal gisa.

4. Espedienteei dagokien tramitea ematea.

LARRAUNGO UDALAREN 2016KO PLANTILLA ORGANIKOA

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta horiekin bat datozen arauetan aurreikusitakoari jarraikiz, Larraungo Udalaren 2016ko plantilla organikoa onestea erabaki da.

Onetsi den plantilla organikoak eta dokumentazio osagarriak, gero izan daitezkeen aldaketekin, 2016ko ilbeltzaren 1etik aurrera izanen dute indarra, izan litezkeen aldaketetan besterik adierazi ezik.

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostua: idazkaria. Kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %41,88. Administrazio egoera: hutsik. Berariazko baldintza: euskararen ezagutza, EGA, C-1 edo ofizialki haren baliokide den titulazioari dagokion euskara maila eskatuko da.

Lanpostua: administrari-ofiziala, diruzain eginkizunekin. Kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %14’20. Diru-zaintzako osagarria: %10. Egoera administratiboa: jardunean. Berariazko baldintza: euskararen ezagutza, EGA, C-1 edo ofizialki haren baliokide den titulazioari dagokion euskara maila eskatuko da.

Lan-kontratudun finkoak

Lanpostua: garbitzailea. Kopurua: 1. Maila: E. Sarbidea: oposizioa. Egoera administratiboa: hutsik. Garbitzailearen lanposturako, ahozkoan B2 eta idatzizkoan A2, edo ofizialki baliokidea den titulazioari dagokion euskara maila eskatuko da.

Aldi baterako lan-kontratudunak

Lanpostua: administrari-ofiziala. Kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %14’20. Egoera administratiboa: hutsik. Berariazko baldintza: euskararen ezagutza, EGA, C-1 edo ofizialki haren baliokide den titulazioari dagokion euskara maila eskatuko da.

Funtzionarioen izenen zerrenda

Administrari-ofiziala: Amaia Arrizubieta Baleztena.

Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda

Idazkaria: Ana Alduntzin Navarro.

Aldi baterako lan-kontratudunen izenen zerrenda

Administrari-ofiziala: Jacinto Bengoetxea Mariezkurrena.

Garbiketako langilea: M.ª Carmen Bildarratz Arrarats.

LARRAUNGO UDALAREN 2015EKO PLANTILLA ORGANIKOA

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta horiekin bat datozen arauetan aurreikusitakoari jarraikiz, Larraungo Udalaren 2015eko plantilla organikoa onestea erabaki da.

Onetsi den plantilla organikoak eta dokumentazio osagarriak, gero izan daitezkeen aldaketekin, 2015eko ilbeltzaren 1etik aurrera izanen dute indarra, izan litezkeen aldaketetan besterik adierazi ezik.

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostua: idazkaria. Kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %41,88. Administrazio egoera: hutsik. Berariazko baldintza: euskararen ezagutza, EGA, C-1 edo ofizialki haren baliokide den titulazioari dagokion euskara maila eskatuko da.

Lanpostua: administrari-ofiziala, diruzain eginkizunekin. Kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %14’20. Diru-zaintzako osagarria: %10. Egoera administratiboa: jardunean. Berariazko baldintza: euskararen ezagutza, EGA, C-1 edo ofizialki haren baliokide den titulazioari dagokion euskara maila eskatuko da.

Lan-kontratudun finkoak

Lanpostua: garbitzailea. Kopurua: 1. Maila: E. Sarbidea: oposizioa. Egoera administratiboa: hutsik. Garbitzailearen lanposturako, ahozkoan B2 eta idatzizkoan A2, edo ofizialki baliokidea den titulazioari dagokion euskara maila eskatuko da.

Aldi baterako lan-kontratudunak

Lanpostua: administrari-ofiziala. Kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %14’20. Egoera administratiboa: hutsik. Berariazko baldintza: euskararen ezagutza, EGA, C-1 edo ofizialki haren baliokide den titulazioari dagokion euskara maila eskatuko da.

Funtzionarioen izenen zerrenda

Administrari-ofiziala: Amaia Arrizubieta Baleztena.

Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda

Idazkaria: Ana Alduntzin Navarro.

Aldi baterako lan-kontratudunen izenen zerrenda

Administrari-ofiziala: Jacinto Bengoetxea Mariezkurrena.

Garbiketako langilea: M.ª Carmen Bildarratz Arrarats.

Larraunen, 2016ko maiatzaren 11n.–Alkatea, José Javier Barberena Etxarri.

Iragarkiaren kodea: L1605937