102. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

2016ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

Txulapaingo Udalak, 2016ko martxoaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Hasierako onespena 2016ko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 19an, eta jendaurrean egoteko epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe. Beraz, behin betiko onetsirik gelditu dira 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hona hemen laburpena:

SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 92.500 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 18.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 5.600 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 158.345,92 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 13.850 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 16.700 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 145.300 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 450.295,92 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 118.120,85 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 126.055 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 39.870 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 163.170 euro.

Gastuak, guztira: 447.215,85 euro.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoari jarraituz.

Markalainen, 2016ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L1606116