2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Udal zerbitzuetan izena ematea arautzen duen ordenantza
Behin betiko onespena
Uharteko Udalak, 2016ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Udal zerbitzuetan izena ematea arautzen duen ordenantza.
Hasiera batean onetsi zen 2016ko otsailaren 25ean egin bilkuran, eta 2016ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 10ean eta udalaren iragarki oholean. Jarraian testu osoa argitaratzen da indarra har dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.
Uharten, 2016ko maiatzaren 3an.–Alkate udalburua, Alfredo Javier Arruiz Sotes.
UDAL ZERBITZUETAN IZENA EMATEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA
1. artikulua. Xedea.
Ordenantzaren xedea da Udalaren zerbitzu guztietan irizpide bateratuak adostea zerbitzu horietan izena emateari loturiko gaietan.
2. artikulua. Aplikazio eremua.
1. Uharteko Udalaren eta Udalaren Musika patronatuaren zerbitzu guztietan aplikatzekoa da.
2. Aplikazio eremutik kanpo daude Udalaren Haur-eskolak.
3. artikulua. Lehentasuna postuen esleipenean.
Uharte udalerrian erroldaturik dauden pertsona guztiek lehentasuna dute erroldatu gabe daudenekiko.
4. artikulua. Arau orokor horren salbuespenak.
Udal zerbitzuek, egoki jotzen badute, salbuespen hauek ezarriko dituzte:
1. Matrikula bat egin aurretik aurreinskripzioa egiten denean, kontuan hartu ahalko da erroldatu gabeko pertsonek lehentasuna izatea aurreinskripzioa egin ez zuten eta erroldaturik daudenekiko.
2. Erroldatu gabeko pertsonek lehentasuna eduki ahalko dute postu baten esleipenean, matrikula epean egin bazuten eta azken horiek ez bazuten egin.
3. Udaleko Kirol Zerbitzuan, erroldatu gabe egon arren Udalaren kirol instalazioetan abonaturik daudenak erroldatutzat hartuko dira postuen esleipenaren lehentasunari dagokionez (aldiz, ez dira hala hartuko jardueraren kostuari dagokionez).
4. Urte batetik bestera postuaren erreserba ezartzen den “jarraipena” daukaten haurrendako jardueretan, adibidez Udalaren kirol eskoletan, urte batean onarturik dauden erroldatu gabeko haurrek postuaren erreserba edukiko dute hurrengo urterako, erroldaturik dauden gainerako pertsonek bezala.
5. artikulua. Uharten erroldaturik ez egon arren bertan eskolatuak dauden pertsonak.
Postuak esleitzean, Uharten erroldaturik egon gabe bertan eskolatuak dauden pertsonek lehentasuna izango dute bizilagun ez direnekiko.
6. artikulua. Erroldatu gabeko pertsonen sarbidea mugatzea.
1. Udal zerbitzu bakoitzak, komenigarri ikusten badu, bete gabeko postuak egon arren erroldatu gabeko pertsonen sarbidea mugatu ahalko du, ahalmen eta bihar edo etziko eskaeraren aurreikuspen arrazoiengatik.
2. Salbuespena eginen da Uharten erroldaturik ez egon arren bertan eskolatuak dauden pertsonekin, bete gabeko postuak daudenean, beti sartu ahalko baitira.
7. artikulua. Errenta aitorpena.
Uharten erroldaturik daudenek soilik aurkeztu ahalko dute errenta aitorpena, haien tasak dagokien tartearen arabera aplikatuak izan daitezen.
Iragarkiaren kodea: L1605270