2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa. 2016ko lehen seihilekoa. Akats zuzenketa eta ediktu berria
Akatsak atzeman baitira 2016ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 18an, argitaratutako ediktuan, ordainketa epeak oker eman eta errekurtsoak eta bestelako datuak ez direlako adierazi, berriz argitaratzen da ediktua, akatsak zuzenduta eta eta datuak osatuta. Hona hemen:
Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, aditzera ematen da Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren 2016. urteko likidazioa onetsi dela, balorazio txosten berriko zerga-oinarriei eta 2016ko lehen seihilekoko lehen zatiketari dagozkion kuotei jarraituz.
Landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren lehen seihileko honetako borondatezko ordainketa epea ezarri da: 2016ko maiatzaren 30etik 2016ko ekainaren 30era, biak barne.
Helbideratutako ordainagiriak 2016ko ekainaren 30ean kobratuko dira.
Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Caparrosoko Udalaren kontuetan ordainduko dira, Caixabank edo Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.
Epe hori iragandakoan, premiamendu bidez kobratzeko tramiteak abiaraziko dira.
Likidazio horren kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.
Caparroson, 2016ko maiatzaren 18an.–Alkate udalburua, Aquilino Jiménez Pascual.
Iragarkiaren kodea: L1606134