2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEINTZA-LABAIEN
2016ko plantilla organikoan aldaketa. Hasierako onespena
Beintza-Labaiengo Udalak, 2016ko maiatzaren 13an egin osoko bilkuran, besteak beste, hasiera batean onetsi zuen Beintza-Labaiengo 2016. urteko plantilla organikoko aldaketa.
Indarra duten xedapenak betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Beintza-Labaienen, 2016ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.
Iragarkiaren kodea: L1606140