102. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

2016ko ekitaldiko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Beintza-Labaiengo Udalak, 2015eko azaroaren 23an egindako osoko bilkuran, plantilla organikoa onetsi zuen, bere zerbitzuko langileen zerrendarekin batera.

Hasierako onespena 2016ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, plantilla organikoaren behin betiko onespena, hala beteko baita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta gainerako xedapenetan agindua.

Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, erabakiaren kontra errekurtso hauek aurkez daitezkeela: administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bakoitza bere eskumenen esparruan, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 eta 10.1 artikuluetan xedatutakoari jarraituz, bi hilabeteko epean erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela, aitzinetik eta nahi bada, berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi ondoko hilabetean.

I. ERANSKINA

A. Funtzionarioak

KARGUAREN IZENA

MAILA

SARBIDEA

KOPURUA

OSAGARRIAK

KARGUAREN BALDINTZAK

A

B

C

D

E

Idazkaria

A

OL

1

14,88+12,75

35

-

-

-

Jardunean 2016ko apirilaren 4a arte.

Zerbitzu bateratua, Urrozko, Donamariako eta Oizko udalekin batean. Euskara nahitaezkoa. Hizkuntza eskakizuna: C1 (ahoz eta idatziz)

Administrari-ofiziala

C

OL

1

14,20+5,64

-

-

12

-

Jardunean.

Zerbitzu bateratua, Urrozko, Donamariako eta Oizko udalekin batean. Euskara nahitaezkoa. Hizkuntza eskakizuna (euskara): C1 (ahoz eta idatziz)

A.1. Funtzionarioen izenen zerrenda

DEITURAK ETA IZENA

MAILA

GRADUA

ANTZINATASUNA

OSAGARRIAK

KARGUA

A

B

C

D

E

Fagoaga Iturralde, María Paz

A

6

1981-04-04

14,88+12,75

35

-

-

-

Idazkaria

Eulate Etxegia, María Victoria

C

4

1990-07-05

14,20+5,64

-

-

12

-

Administrari-ofiziala

Oharrak eta laburdurak:

Osagarriak eta eskakizunak:

1.–a) Lanpostuko osagarria.

2.–b) Bateraezintasuneko osagarria.

3.–d) C talde edo mailen hitzarmeneko osagarria.

LAN ESKAINTZA

Lanpostua: Idazkari-kontu hartzailea, Zerbitzu bateratua, Urrozko, Oizko eta Donamariako udalekin batean. Tokien kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasunekoa: %35. Lanpostuko osagarria: %14,88+%12,75. Euskaraz jakitea: C1 (ahoz eta idatziz). Administrazio egoera: Hutsik, 2016ko apirilaren 5etik.

Beintza-Labaienen, 2016ko apirilaren 6an.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L1605988