102. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Aldaketa, 2016rako ordenantza fiskaletan. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13. artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da ondoko ordenantza fiskaletako tarifen aldaketaren behin betiko onespena. Horiek hasiera batean onetsi zituen Udalak, 2016ko urtarrilaren 28ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez. Iragarkia 2016ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 15ean.

Tarifa berriek 2016ko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko dute indarra.

Ordenantza fiskaletako tarifen aldaketaren behin betiko onespenaren kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Azagran, 2016ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Ignacio Gutiérrez Sánchez.

2016KO TARIFEN ERANSKINA

5. Pasabideak: 26,60 euro/metro lineal.

Gutxieneko tasa hiru metrokoa da, 79,80 euro/3 metrora arteko pasabidea.

6. Merkatu txikia: 1,00 euro/metro lineal.

Kobratzen da metro lineal bakoitzeko. Finkoei hiruhileko bakoitzaren astelehenen arabera kobratzen zaizkie ordainagiriak, haiek etorri edo ez.

7. Mahai eta aulkiak:

Urteko denboraldia: 10,25 euro/m²/denboraldia.

Oinezkoendako denboraldia: 4,60 euro/m²/denboraldia.

Bestetako denboraldia: 1,55 euro/m²/denboraldia.

8. Garabi eta salgaiak:

a) Zirkulazioa eragozten badute: 6,15 euro/eguna.

b) Zirkulazioa eragozten ez badute: 3,10 euro/eguna.

9. Hilerria:

a) Horma-hilobiak: 592,60 euro.

b) Lurra (hilerri zaharra): 82,90 euro.

c) Panteoietako lurzatiak (hilerri berria): 175,40 euro/m².

d) Hilobietako lurzatiak (hilerri berria): 131,90 euro/m².

e) Kolunbarioak: 296,35 euro.

10. Belarrak:

Lehorreko lurra: 0,6089 euro/erregua.

Ureztalurra: 2,4275 euro/erregua.

11. Legarrak: 0,75 euro/m³.

12. Bideak moldatzea: 2,20 euro/erregua.

13. Zakurrak: 14,25 euro.

14. Kaleak moldatzea: Katastroko balioaren %0,14. metroko.

15. Pasabidearen plaka: kostua 16,00 euro.

16. Musika Eskolako kuotak:

Matrikula: 20,50 euro.

Hastapena: 54,50 euro hilean.

1. ikasmaila, 57,50 euro/hilean.

2. ikasmaila, 57,50 euro/hilean.

3. ikasmaila, 57,50 euro/hilean.

4. ikasmaila, 57,50 euro/hilean.

5. ikasmaila, 59,50 euro/hilean.

Musika hezkuntza goiztiarra (4 urte): 16,50 euro hilean.

Kantua 30 minutu (Azagrakoa): 36,00 euro hilean.

Kantua 30 minutu (Azagrakoa ez dena): 44,00 euro hilean.

Kantua 45 minutu (Azagrakoa): 56,50 euro hilean.

Kantua 45 minutu (Azagrakoa ez dena): 82,00 euro hilean.

Musika tresna 30 minutu (Azagrakoa): 36,00 euro hilean.

Musika tresna 30 minutu (Azagrakoa ez dena): 44,00 euro hilean.

Musika tresna 40 minutu (Azagrakoa): 46,00 euro hilean.

Musika tresna 40 minutu (Azagrakoa ez dena): 51,00 euro hilean.

Musika tresna 45 minutu (Azagrakoa): 46,00 euro hilean.

Musika tresna 45 minutu (Azagrakoa ez dena): 51,00 euro hilean.

Kantua eta gitarra 45 minutu: 133,00 euro hilean.

Musika hezkuntza goiztiarra (5-6 urtekoak), 25,50 euro hilean.

2. musika tresna: 20,50 euro/hilean.

17. Kiroletako eta kulturako ikastaroen kuotak: kostuaren eta ikasle kopuruaren arabera.

18. Pabilioiko eta igerilekuetako abonamendua:

Abonamenduak: pabilioia, gimnasioa, sauna eta igerilekua.

18 urtetik goitikoak (1998an jaioak barne): 116,00 euro.

Gazte txartela, 16-17 urte (1999-2000an jaioak): 85,00 euro.

15 urtetik beheitikoak (2001etik aitzina sortuak barne): 61,00 euro.

Ezkontideak: 155,00 euro.

Ezkontideak + seme-alaba 1 (15 urte arte): 163,00 euro.

Ezkontideak + 2 seme-alaba (15 urte arte): 175,00 euro.

Ezkontideak + 3 seme-alaba (15 urte arte): 187,00 euro.

Ezkontideak + 4 seme-alaba (15 urte arte): 198,00 euro.

Banakako erretirodun eta pentsiodunak: 51,00 euro.

Ezkontide erretirodun eta pentsiodunak: 83,00 euro.

Ezkongabea, alarguna edo bereizia + seme-alaba 1 (15 urte arte): 121,00 euro.

Ezkongabea, alarguna edo bereizia + seme-alaba 2 (15 urte arte): 141,00 euro.

Ezkongabea, alarguna edo bereizia + seme-alaba 3 (15 urte arte): 162,00 euro.

Abonamenduak: pabilioia bakarrik.

–Urtebetean.

16 urtetik goitikoak (2001ean jaioak barne), 91,00 euro.

15 urtetik beheitikoak (2002an eta gero jaioak), 40,00 euro.

–Hiruhilekoa.

16 urtetik goitikoak (2000an jaioak barne), 40,00 euro.

15 urtetik beheitikoak (1999an eta gero jaioak), 27,00 euro.

–Pabilioiko sarrerak:

Pistan: 16 urtetik goitikoak: 6,00 euro.

15 urtetik beherakoak: 4,00 euro.

Pistaren alokairua: ordu 1 (gutxienez 10 pertsona): 42,00 euro.

Sauna: saio 1, 8,00 euro.

Gimnasioa: saio 1, 7,00 euro.

Pilotalekua: Bazkidea 4,00 euro/ordua.

Ez bazkidea 8,00 euro/ordua.

Bazkidea argiarekin: 5,00 euro/ordua.

Ez bazkidea argiarekin: 9,00 euro/ordua.

–Igerilekuetako 2016ko denboraldia

Pertsonak, Denboraldia, Hilabetea, Hamabostaldia.

Ezkontideak: 86,00 euro, 74,00 euro, 40,00 euro.

Heldu bakoitza (15 urtekoak barne) 52,00 euro 44,00 euro, 25,00 euro.

Haurrak (6-14 urtekoak barne) 37,00 euro, 34,00 euro, 20,00 euro.

Haurrak (3-5 urte artekoak) 31,00 euro, 25,00 euro, 15,00 euro.

2014, 2015 eta 2016an jaioak Doan.

Erretirodun eta pentsiodunak (bakoitza) 46,00 euro

Ezkontide erretirodunak 79,00 euro.

–Eguneko sarrerak.

Helduak (15 urtetik goiti, horiek barne) 5,00 euro

Haurrak (14 urte artekoak, horiek barne) 4,00 euro

19. Ziurtagiriak: 2,25 euro.

20. Planoen fotokopiak: 1,50 euro.

21. Konpultsak:

fotokopiarik gabe 1,50 euro.

fotokopiarekin 2,25 euro.

22. Ordainagirien kopiak: 3,00 euro.

23. Lurzatien gaineko zedulak: 3,75 euro.

25. Herrilurrak:

Lurzatiak: 33,80 euro/erregua.

Errentako lurzatiak: 33,80 euro/erregua.

Herrilur ureztatua: 33,80 euro/erregua.

Eskualdaketak: 33,80 euro/erregua.

Hermendia: 36,50 euro/erregua.

Herrilurra: 34,40 euro/erregua.

26. Isunak: Trafikoari buruzko Legekoak ezartzen dira.

Udalen aholkulariek ebatzitako kontsulta batean oinarrituz, beharrezko ikusten da tokiko ordenantzetako arau-hausteak eta zehapenak egokitzea estatuaren erregelamenduetara. Hortaz, soilik adostu ahal dira “Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legean” indarra duten zehapenak.

Iragarkiaren kodea: L1605361