102. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko maiatzaren 11n hartua, Eratsungo “Polainea” izeneko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa kentzen duena.

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiak txosten-proposamena aurkeztu du Eratsungo “Polainea” izeneko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa kentzeko. Horrekin batera, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren aldeko txostena aurkeztu da.

Eratsungo “Polainea” ikastetxe publikoan jarduera bertan behera utzi zen aldi baterako maiatzaren 31ko 285/2011 Ebazpenaren bidez, ondorioak 2011ko irailaren 1etik aurrera zituela, ikasle falta zela eta. Orain, egoera berean jarraituta eta aurreikusita epe ertainean eutsiko zaiola, Eratsungo Udalak eskatu duenez Hezkuntza Departamentuak aldeko txostena egin diezaiola instalazio horien eskola erabileraren desafektazioari, beharrezkoa da legezko deuseztapena egitea, aldez aurreko baldintza baita.

Otsailaren 10eko 24/1997 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako eskola publiko, Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako Erregelamendu Organikoa onetsi zen, eta xedatu zen Nafarroako Gobernuak kenduko zituela ikastetxe horiek.

Nafarroako Eskola Kontseiluak edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiak espedientearen gaineko txostena egin du, eta irakasleen ordezkari sindikalei txosten horren berri eman zaie.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Eratsungo “Polainea” izeneko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa kentzea (ikastetxearen kodea: 31002059).

2. Erabaki hau Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari igortzea, eta Eratsungo Udalari jakinaraztea.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 11n.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1605951