1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
84/2016 FORU AGINDUA, maiatzaren 13koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuko bulegoen egitura ezartzen duena.
Irailaren 3ko 170/2015 Foru Dekretuaren bidez, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.
Horren ondorioz, beharrezkotzat jotzen da Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuaren egitura organikoa bulego mailan garatzea.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
KAPITULU BAKARRA
Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako
eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzua
1. artikulua Egitura eta bulegoen atxikipena.
Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Atalak bulego hauek ditu:
–Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoa.
–Turismoko eta Merkataritzako Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoa.
–Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoa.
2. artikulua Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiko eta Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiko Kontabilitate Zentroaren kudeaketa.
b) Aurrekontuak gauzatzean sortzen diren gastuen espedienteei buruzko kontabilitatearen kudeaketa.
c) Mantentze-lanez eta koordinazioaz arduratzea Fakturen Erregistroko Departamentuko administratzaile gisa.
d) Urte anitzeko gastuen jarraipena egitea Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuarekin koordinaturik.
e) Aurrekontuko aldaketak tramitatzea.
f) Ordaintzeko aginduak, justifikatu beharrekoak, kudeatu, jarraitu eta justifikatzea, eta kutxako aurrerakinen kontuak kudeatu eta kontrolatzea.
g) Diru-sarreren aurrekontua gauzatzetik etorritako ordainketa agiriak prestatzea.
h) Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiko eta Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiko administrazio-unitateekin elkarlanean aritzea ordainketa eta kobrantza agiriak prestatzeko eta horiei jarraipena egiteko.
i) Garapen Ekonomikorako Departamentuko kontabilitate zentroekin eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Kontu-hartzailetza Delegatuarekin eta Kontabilitate Zerbitzuarekin koordinatzea eta lankidetzan aritzea.
j) Kontabilitate, aurrekontu eta estatistika arloko informazioa prestatzea, behar diren txosten ekonomikoak egiteko.
k) Eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.
l) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
3. artikulua Turismoko eta Merkataritzako Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiaren kontabilitate zentroa kudeatzea.
b) Aurrekontuak gauzatzean sortzen diren gastuen espedienteei buruzko kontabilitatearen kudeaketa.
c) Mantentze-lanez eta koordinazioaz arduratzea Fakturen Erregistroko Departamentuko administratzaile gisa.
d) Urte anitzeko gastuen jarraipena egitea Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuarekin koordinaturik.
e) Aurrekontuko aldaketak tramitatzea.
f) Ordaintzeko aginduak, justifikatu beharrekoak, kudeatu, jarraitu eta justifikatzea, eta kutxako aurrerakinen kontuak kudeatu eta kontrolatzea.
g) Diru-sarreren aurrekontua gauzatzetik etorritako ordainketa agiriak prestatzea.
h) Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiko administrazio-unitateekin elkarlanean aritzea ordainketa eta kobrantza agiriak prestatzeko eta horiei jarraipena egiteko.
i) Garapen Ekonomikorako Departamentuko kontabilitate zentroekin, Kontu-hartzailetza Delegatuarekin eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Kontabilitate Zerbitzuarekin koordinatzea eta lankidetzan aritzea.
j) Kontabilitate, aurrekontu eta estatistika arloko informazioa prestatzea, behar diren txosten ekonomikoak egiteko.
k) Eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.
l) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
4. artikulua Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Herri Lan Zuzendaritza Nagusiko eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kontabilitate Zentroaren kudeaketa.
b) Aurrekontuak gauzatzean sortzen diren gastuen espedienteei buruzko kontabilitatearen kudeaketa.
c) Mantentze-lanez eta koordinazioaz arduratzea Fakturen Erregistroko Departamentuko administratzaile gisa.
d) Urte anitzeko gastuen jarraipena egitea Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuarekin koordinaturik.
e) Aurrekontuko aldaketak tramitatzea.
f) Ordaintzeko aginduak, justifikatu beharrekoak, kudeatu, jarraitu eta justifikatzea, eta kutxako aurrerakinen kontuak kudeatu eta kontrolatzea.
g) Diru-sarreren aurrekontua gauzatzetik etorritako ordainketa agiriak prestatzea.
h) Herri Lan Zuzendaritza Nagusiko eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko administrazio-unitateekin elkarlanean aritzea ordainketa eta kobrantza agiriak prestatzeko eta horiei jarraipena egiteko.
i) Garapen Ekonomikorako Departamentuko kontabilitate zentroekin, Kontu-hartzailetza Delegatuarekin eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Kontabilitate Zerbitzuarekin koordinatzea eta lankidetzan aritzea.
j) Kontabilitate, aurrekontu eta estatistika arloko informazioa prestatzea, behar diren txosten ekonomikoak egiteko.
k) Eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.
l) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.
Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.
Xedapen hauek indarrik gabe uzten dira:
a) Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariaren apirilaren 29ko 141/2010 Foru Aginduaren 14. artikulua.
b) Sustapeneko kontseilariaren ekainaren 26ko 84/2013 Foru Aginduaren 43. eta 44. artikuluak.
c) Foru agindu honetan ezarritakoari kontra egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapenak.
Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2016ko maiatzaren 13an.–Garapen Ekonomikorako kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.
Iragarkiaren kodea: F1605979