10. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, administrari-ofizial izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez eta plantillako lanpostu kopurua handitu gabe, betetzeko deialdian

Noain Elortzibarko Udaleko alkateak, 2015eko abenduaren 29ko ebazpenaren bitartez, izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zuen, Noain Elortzibarko Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez eta plantillako lanpostu kopurua handitu gabe, betetzeko deialdian. Alkatetzaren 2015eko urriaren 22ko ebazpenaren bitartez onetsi zen deialdi hori eta 2015eko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, azaroaren 26an.

1.–Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda:

Onartuak:

1.–CILVETI ZAZPE UXUE

Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, deialdiko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko agirietan akatsik egin badute, zuzentzeko.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Noain Elortzibarren, 2015eko abenduaren 29an.–Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1517410