10. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BARTZELONAKO LAN ARLOKO 16. EPAITEGIA

Ediktua. 38/2015 demanda-prozedura

Epaitegi honetan bideratu den lan arloko 38/2015 erreklamazioa dela eta, zitazio-zedula honen bitartez, 2015eko martxoaren 26ko ebazpenaren ondorioz, epatu eta zitazioa egiten zaio Shixiang Yangi, non den jakiterik ez baitago, erakunde honetan ager dadin 2016ko urtarrilaren 18an, 10:20an, adiskidetze-ekitaldia eta, behar izanez gero, judizioa egiteko; deialdi bakarrean eta bata bestearen ondoren eginen dira, lehena idazkari judizialaren aurrean eta bigarrena magistratuaren aurrean. Ohartarazten zaio baliatu nahi dituen frogabideak eraman beharko dituela (dokumentuak foliotan eta behar bezala zenbakituta) eta demandatua justifikaziorik gabe agertzen ez bada adiskidetze-ekitaldia eta judizioa ez direla bertan behera utziko, eta, beraz, aurrera eginen dela auzi-ihesean dagoela deklaratu beharrik gabe eta demandaren gertakariekin konforme dagoela ulertzen ahalko dela. Prozedura epaitegi honetan eskuragai duela jakinarazten zaio alderdiari, azter dezan.

Zedula hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da aipatu ebazpena jakinarazteko, eta ohartarazten da bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak edo dekretuenak, LJALaren 59. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Bartzelonan, 2015eko azaroaren 25ean.–Justizia Administrazioaren letradua, María Abigail Fernández González.

Iragarkiaren kodea: J1516709