4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. 575/2015 prozedura arrunta
Rosa María Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: Gizarte Segurantzako prozedurari buruzko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratu den 575/2015 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Sociedad Minera y Metalúrgica Peñarroya España SAri legezko zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da 2016ko urtarrilaren 27ko 11:00etan ager dadin adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egitera (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik) 101. judizio-aretoan (Iruñeko San Roke kaleko 4an, lehen solairuan), eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.
Iruñean, 2015eko azaroaren 11n.–Justizia Administrazioaren letradua, Rosa María Valencia Ederra.
Iragarkiaren kodea: J1600077