10. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 5425/2014 falta-judizioa. Zitazio zedula

Aipatu prozeduran horrela erabakirik, Ivaylo Velkow Georgievi zitazioa egiten zaio epaitegi honetako judizio-aretoan ager dadin ahozko judizioan parte hartzeko, 2016ko urtarrilaren 21ean, 11:15ean, 302. judizio-aretoan (3. solairua). Erabili nahi dituen frogabideak ekarri beharko ditu.

Eta zitazioa legeak agindu bezala egiteko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2016ko urtarrilaren 14an.–Justizia Administrazioaren letradua, Elena Recio Sánchez.

Iragarkiaren kodea: J1600521