3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Referencia:2012-A-96
Ebroko Ur Konfederazioak 2015eko azaroaren 24an emandako ebazpenaren bidez, Lorenzo Martínez Apesteguíari, José Luis Martínez Apesteguíari, Juan Carlos Martínez Apesteguíari eta María Teresa Martínez Apesteguíari ur publikoen aprobetxamendua eman zaie, Getzeko udal mugapeko (Nafarroa) 1. poligonoko 1563. lurzatian, UTMX: 591388; UTMY: 4737870 (HUSO 30T, Datum: ETRS89) koordenatu-puntuan, Salado ibaiaren arroan (901231608) eskuinaldean dagoen iturburu batetik ura hartzeko, aipatutako udal mugapean, 1. poligonoko 1529. lurzatian, 0,02 hektareako baratze bat ureztatzeko eta ardi aziendako 50 bururi eta zaldi aziendako 50 bururi emateko. Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean 0,029 l/s-koa izanen da, eta unean unekoa, berriz, 0,8 l/s-koa. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Zaragozan, 2015eko azaroaren 24an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1517163