3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA
Lanbide birkualifikazioaren programan arautzen
den diru-laguntza emateko ebazpena
Otsailaren 11ko 1/2011 Errege Lege Dekretuak, abuztuaren 26ko 10/2011 Errege Lege Dekretuak, abenduaren 30eko 20/2011 Errege Lege Dekretuak eta abuztuaren 24ko 23/2012 Errege Lege Dekretuak luzatutakoak, langabeen artean enplegu egonkorrerako trantsizioa eta lanbide birkualifikazioa sustatzeko presako neurriak ezarri zituen eta, arau horietan jasotako aginduarekin bat, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak hura garatzeko zenbait xedapen ematea ekarri du.
Azkenik, urtarrilaren 25eko 1/2013 Errege Lege Dekretuaren bidez, berriz luzatu da langabeziako prestazioa ahitzen zaien langabeen lanbide birkualifikaziorako programa, otsailaren 11ko 1/2011 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluan araututakoa. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak 2013ko otsailaren 13ko Ebazpena eman zuen, laguntzetarako eskabideak aurkeztu eta izapidetzeko modua eta epeak zehazten dituena, urtarrilaren 25eko 1/2013 Errege Lege Dekretu horren laugarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz. Errege Lege Dekretu horren bigarren xedapenean, PREPARA programaren luzapen automatikoa ezartzen duen horretan, xedatutakoari jarraikiz, Ebazpena eman da 2014ko urtarrilaren 24an, 2013ko abuztuaren 1ekoa aldatzen duena.
Aurkeztutako eskabideak ikusirik, prozedurako tramite guztiak gauzatuta eta legez ezarritako betebeharrak bete direla egiaztatuta, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Probintziako Zuzendaritzak, erakunde horretako zuzendari nagusiak eskuordeturik erabaki du, ebazpen horien zortzigarren artikuluan ezarritakoari jarraikiz, laguntzak emateko proposamena ikusirik eta kontu-hartzailetza delegatu eskudunak aldeko fiskalizazioa emana duela.
Erabaki du ebazpen honen I. eranskineko zerrendan ageri diren eskatzaileei bertan zehazten diren laguntzak ematea, guztira 101.442,48 euro egiten dutenak; bakoitzari dagokion zenbatekoa ere adierazirik dago.
Ebazpen horren 2. artikuluko 3. atalean aurreikusitakoarekin bat, laguntza hauek justifikatu ahal izanen dira Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatzeko, Espainiako nahiz Europar Batasuneko araudietan ezarritako baldintzak bete ondoren, betiere.
Hori guztia Estatuko Enplegu Publikoaren Zerbitzuaren gastuen aurrekontuko 482.26 aplikazioaren kargura, bertan kreditu egokia eta behar bestekoa atxiki baita, aipatutako zenbatekoa adinakoa.
Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio bidea, eta haren kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen diote Enplegu eta Gizarte Segurantzako ministroari, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 117.era bitarteko artikuluetan ezarritako epe eta moduan.
Iruñean, 2015eko abenduaren 11n.–Probintziako zuzendaria, Rafael Andres Hurtado de Mendoza Cabrera.
I. ERANSKINA
2015eko azaroan emandako ebazpenarena
ONURADUNA | ZENBATEKOA |
ACHOURAGE AMANZOU, MOHAMED | 2715,78 |
ALLAM BOUMAENAIA, HANANE | 2715,78 |
ALONSO SEVILLA, MONICA | 2396,28 |
ARANGO PORRAS, LUZ MARY | 2396,28 |
ASENOV KEHAYOV, ALEKSANDAR | 2396,28 |
AYALA MUÑOZ, EDILBERTO LUCIO | 2396,28 |
BUETAS LUEZA, SANDRA | 2396,28 |
CABEZAS LEACHE, LETICIA | 2396,28 |
CERDAN LARREA, BEGOÑA | 2396,28 |
CHERIF GHEZIEL, MOHAMMED | 2715,78 |
CHURO NARANJO, LORENA CISNE | 2396,28 |
EL BANNE ADDA, SALKA | 2396,28 |
ESPEJO PALLARES, LEYLA | 2396,28 |
EZ ZGHARY, LATIFA | 2715,78 |
GIL PAVON, CONSOLACION | 2396,28 |
GOMEZ GONZALEZ, MARIA JOSEFA | 2396,28 |
IGBINIGIE, GEORGE SAVA JOH | 2396,28 |
JIMENEZ BLAZQUEZ, DAVID | 2396,28 |
JIMENEZ ECHEVERZ, ISABEL | 2715,78 |
JIMENEZ SOTO, LETICIA | 2396,28 |
JOSEPH IYAMU, RITA | 2715,78 |
KOBBI, FARID | 2396,28 |
LARRION FERNANDEZ, FCO. JAVIER | 2715,78 |
LOPEZ DE LA PAZ, MAIKEL | 2396,28 |
LOPEZ HERRERA, ADRIANA | 2396,28 |
MADINAVEITIA POZO, MIGUEL ANGEL | 2396,28 |
MARTI BACAS, CELIA | 2396,28 |
MARTINEZ BENEDICTO, SUSANA | 2715,78 |
MENDEZ PUERTA, LUIS ANGEL | 2396,28 |
MIGUEL MONEO, PATRICIA | 2396,28 |
NAVAS JURADO, JANIRE | 2396,28 |
OLAIZOLA LOYARTE, ANGEL | 2396,28 |
ORDOÑEZ RUIZ, ANA ROSA | 2396,28 |
RODRIGUEZ ALONSO, MARIA TERESA | 2396,28 |
ROJAS OLIVARES, MONICA | 2396,28 |
ROMEO EGUARAS, ARANTZA | 2396,28 |
ROSCA, IACOB | 2396,28 |
ROUKDI RIFI, ABDESLAM | 2715,78 |
SANCHEZ OVEJERO, DAVID | 2396,28 |
SARABIA YOLDI, NOELIA | 2715,78 |
ZABAL ZABALZA, MIKEL | 2396,28 |
ONURADUNAK, GUZTIRA 41 | 101.442,48 |
Iragarkiaren kodea: E1517355