2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZITIBAR
Asunción Sorbet Izcok sustatutako Udal Plan Orokorreko egiturazko aldaketa. Hasierako onespena
Udalak, 2015eko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Untzitibarko Udal Plan Orokorreko egiturazko aldaketa, Alzorrizko UE-ALZ-1 exekuzio unitateko 261. lurzatian, Asunción Sorbet Izcok sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79 eta 80. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Epe hori iraganik, Udalak behin-behinekoz onetsiko du planeamenduko egiturazko aldaketa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Departamentura igorriko, behin betiko onets dezan.
Untzitin, 2015eko abenduaren 28an.–Alkatea, Antonio San Miguel Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L1517366