2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZITIBAR
Udal Plan Orokorreko katalogoko 38. fitxaren aldaketa xehakatua. Hasierako onespena
Udalak, 2015eko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Untzitibarko Udal Plan Orokorreko aldaketa puntual xehakatua, katalogoko 38. fitxan, Altzorrizko herriari dagokiona, Udalak ofizioz sustatu baitu.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.
Epe hori iraganik, Udalak planeamenduaren aldaketa xehakatua behin betiko onesteko erabakia hartu, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.
Untzitin, 2015eko abenduaren 28an.–Alkatea, Antonio San Miguel Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L1517365