2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Xehetasun azterlana jendaurrean jartzea: Félix Marsal Moracho kaleko 2tik 30erako (biak barne) zenbaki bikoitietan etxe-sailen lerrokadurak zehaztea
Tuterako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2015eko abenduaren 18an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlana Félix Marsal Moracho kaleko 2tik 30erako (biak barne) zenbaki bikoitietan etxe-sailen lerrokadurak zehazteko. Azterlanak proposatzen du aldaketa bat egin dadila etxebizitzen goiko solairuko sakonera eraikigarrirako ezarritako lerrokaduran; Ainhoa Buñuel Sánchezek sustatu du, Renato Alegría Moracho arkitektoak idatzitako proiektuaren arabera.
Alegazioak aurkezteko epea. 20 egun baliodun, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Argitaratzeko bertze toki batzuk: Udalaren iragarki oholean eta web orrian: www.tudela.es.
Espedientea Hirigintza Kudeatzeko Zentroan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko alegazioak aurkez daitezen, idatziz, Udaleko Erregistro orokorraren bidez. Bertzenaz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean (38.4 artikulua) onarturiko edozein baliabide erabil daiteke horretarako.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2015eko abenduaren 22an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1517372