2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
2016ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena
Tuterako Udaleko alkate udalburuak aditzera ematen du honako hau:
Udalak, 2015eko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoarekin, onetsi ziren 2016ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Honako hauek osaturik dago:
Udalaren aurrekontu arrunta.
Udalaren Ur Batzordeko aurrekontu arrunta.
“Castel-Ruiz” Tokiko Enpresa-Entitate Publikoaren gastu eta diru-sarreren aurreikuspena.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Udal Idazkaritzan egonen da jendaurrean, herritarrek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; horretarako epea hamaborzgarren egun baliodunean bukatuko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2015eko abenduaren 23an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1517369