2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Aldaketa, I. eta II. zabalguneetako barne berrikuntzarako plan berezian, Santo Ángel egoitza handitzeko.
Hasierako onespena
Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2015eko abenduaren 15ean, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 15-DIC-15 (7/UV).
“Espedienteko agiriak ikusirik, eta Planeamenduko zerbitzuburuaren 2015eko ekainaren 25eko txostenarekin eta Hirigintza Gerentziako legelariaren 2015eko ekainaren 26ko eta 2015eko abenduaren 4ko txostenekin bat,
ERABAKI DA:
1.–Hasiera batez onestea aldaketa, I. eta II. zabalguneetako barne berrikuntzarako plan berezian, XV/ZOR-1 U.I. unitateari dagokionez, Santo Ángel egoitza handitzeko, Nicolás Arganza Álvarok sustatua, Los Tobares Solar SLU ordezkatuz, 2015eko maiatzaren 19an aurkeztu baitzen tramitatzeko. Orobat, onestea Bideragarritasun eta iraunkortasun ekonomikoari buruzko memoria, Jesús María Ramirez Sánchezek aurkeztua 2015eko azaroaren 23an.
2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta orobat Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan iragarkiak paratzea.”
Iruñean, 2015eko abenduaren 28an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1517367