10. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa eremua birzatitzeko proiektuko Udalaren “L-21.5” lurzatiaren portzentajea besterentzea

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2015eko urriaren 20an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 20-OCT-15 (9/CV).

“Martín Tellechea Armendáriz jaunaren eskaera ikusita, Construcciones Tellechea, S.A ren izenean 2015eko irailaren 21ean egin baitzuen; besterentze zuzena egiteko hitzarmenaren proposamena ikusita; eta 2015eko urriaren 9ko txosten juridikoari jarraikiz, honako hau erabaki da:

1. Besterengarri deklaratzea Iruñeko Udal Planeko ARS-3 birzatitzeko proiektuko L-21.5 lurzatiaren %2,71, horren jabea Udala baita.

2. Hitzarmena hasiera batean onestea Iruñeko Udal Planeko ARS-3 birzatitzeko proiektuko L-21.5 lurzatiaren %2,71 zuzenean besterentzeko, Iruñeko Udalaren lurzoru ondarearen barnean baita.

3. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; eta ukitu guztiei jakinaraztea.”

Ebazpen honen 1. puntuaren kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2015eko urriaren 29an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1516820