2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Xehetasun azterlana, oztopo arkitektonikoak kentzeko,
Juan Maria Guelbenzu kaleko 48 zenbakian. Hasierako onespena
Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2015eko abenduaren 1ean, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 01-DIC-15 (5/CV).
“Espedienteko agiriak ikusirik, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2015eko azaroaren 18ko txostenarekin bat, ondokoa erabaki da:
1. Hasiera batean onestea Juan Maria Guelbenzu kaleko 48an oztopo arkitektonikoak kentzeko xehetasun azterlana, José Luis Clemente Sánchezek sustatua Guelbenzu kaleko 48ko jabeen elkartearen izenean.
2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea.”
Iruñean, 2015eko abenduaren 9an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1516808