10. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Udal Planeko aldaketa, Lizarra kaleko 10. zenbakietan. Hasierako onespena

Udal honek, 2015eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko aldaketa puntuala, Lizarra kaleko 10ean igogailu bat ezartzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean edukiko da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Irurtzunen, 2015eko abenduaren 28an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L1517371