10. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

2016ko karga-tasak. Onespena

Ezkabarteko Udalak, 2015eko abenduaren 10ean egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen, besteak beste:

Lehenbizikoa.–Karga-tasak mantentzea 2016. urterako.

1.1. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa bere horretan uztea: %0,1250.

1.2. Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa bere horretan uztea: %0,4500.

1.3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa bere horretan uztea: %4.

1.4. %2,5ean uztea denbora tarteen arabera aplikatu beharreko portzentajea, hirilurren balio igoeraren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztu beharrez. Aplikatu beharreko tasa %15 izanen da.

1.5. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1,10 indizea bere horretan uztea.

Bigarrena.–Indarra duten tasak eta prezio publikoak mantentzea, hain zuzen ere:

2.1. I. eranskina. Ezkabarteko Udalaren kirol instalazioen erabileraren erregelamendua–Udalaren kiroldegiko 2016ko tarifak.

Abonamenduetarako 2015eko tarifak.

AUKERAK

HILEKO TARIFA

URTEKO TARIFA

1.–Abonamendua jarduerekin

17,99

215,88

2.–Abonamendua jarduerarik gabe

14,99

179,88

3.–Jarduerak bakarrik

11,99

107,91

4.–Abonamendu osoa

22,00

22,00

TARIFAK

1. TARIFA

2. TARIFA

3. TARIFA

4. TARIFA

ADINA

= > 65 urtekoak eta erretiratuak

16tik 64 urtera bitarte

10etik 15 urtera bitarte

4tik 9 urtera bitarte

Eguneko sarrera

3,50

7,00

4,50

3,50

KIROL ANITZETARAKO PISTA

Pista osoa, ordubetez eta argiarekin

35,00

Pista osoa, ordubetez eta argirik gabe

25,00

Hilabetea

128,00

Hiruhilekoa

374,50

PILOTALEKUA

Pista osoa, ordubetez eta argiarekin

15,00

Pista osoa, ordubetez eta argirik gabe

7,50

Hilabetea

48,00

Hiruhilekoa

141,00

ERABILERA ANITZETAKO GELA

ordu 1.

15,00

PRESTAKUNTZA GELA

ordu 1.

11,00

Tarifa guztiek barnean dute BEZa.

1. aukeran, instalazioko abonatua denez, eskubidea du pilotalekua astean ordubetez erreserbatzeko, gehi sarrera irekia kiroldegian eskaintzen den edozein jardueratarako. Edukiera mugatukoetan, iritsiera hurrenkeraren arabera esleituko dira plazak.

2. aukeran, pilotalekua astean ordubetez erreserbatzeko eskubidea dago.

3. aukera Ezkabarten erroldatuta daudenentzat soilik da. Abonamendu honek aukera ematen du jarduera bateko talde zehatz batek izena emateko plaza erreserbatuta.

Azkenik, 4. aukeran abonamendu osoa dago, aipatu diren eskubide guztiak barne, jarduera batean plaza erreserbatuta.

Salbuespenak:

–Tarifa edo prezio publikoa ordaintzetik salbuetsita egonen dira Ezkabarteko kirol elkarteak eta klubak, Udalak liga edo lehiaketetarako kirol instalazioak erabiltzeko baimena ematen badie.

–Ezkabarteko Udalaren kiroldegiko abonatuak kirol kantxaren eta pilotalekuaren alokairua ordaintzetik salbuetsita egonen dira, horiek erabiltzeko eskubidea dutela (ordu 1 asteko eta taldeko).

2.2. Ordenantza fiskala, Ur horniduraren tasak arautzen dituena:

–Hornidura sareko hargunea: 532,00 euro.

–Hiru hilabeteko kuota finkoa: 4,21 euro.

–Hornidura:

  • 60 m³ bitarte hiruhilekoan: 0,2484 euro.
  • 60 m³-tik gora hiruhilekoan: 0,7142 euro.

2.3. Ordenantza fiskala, Estolderiaren eta hondakin uren arazketaren tasa arautzen duena:

Saneamendu sareko hargunea: 355,00 euro.

2.4. Ordenantza fiskala, Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituena:

–I. epigrafea. Jarduera sailkatuak.

  • Jarduera lizentzia eta lizentzia berrien tramitazioa: 414,00 euro.
  • Irekitzeko lizentzia: 207,00 euro.
  • Jarduera eskualdatzea: 207,00 euro.
  • Lokalaren egoera egiaztatzeko, Udalaren zeregin tekniko nahiz juridikorik behar ez duten lizentziak: 62,00 euro.

–II. epigrafea. Jarduera kaltegabeak.

  • Irekitzeko lizentzia: 310,50 euro.
  • Jarduera eskualdatzea: 207,00 euro.

–III. epigrafea. Lizentziaren definizio berria, ostatu-kafetegi bilakatzeko.

  • Lizentziaren definizio berri bakoitzagatik, jarduera izenaren eta funtzionamenduaren araubidearen aldetik ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatu ahal izateko: 517,50 euro.

2.5. Ordenantza fiskala, Lizentziak emateagatik eta hirigintzako bertzelako jarduketak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena:

–I. epigrafea.–Antolamendurako edo Udal Plana aldatzeko plan partzial edo bereziak tramitatzea: 517,50 euro.

–II. epigrafea.–Plan partzial edo berezien aldaketak tramitatzea. 465,75 euro.

–III. epigrafea.–Xehetasun azterlanak, birzatiketa eta urbanizazio proiektuak eta haien aldaketak tramitatzea: 465,75 euro.

–IV. epigrafea.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

  • IV.1. Finkak zatitu, banandu edo batzeko lizentziak: azaleraren arabera likidatuko dira.
  • 1.000 metro karratu edo zatiki bakoitza: 41,40 euro.
  • Azalera txikiagoak badira: banandu edo batzen den lurzati bakoitza: 41,40 euro.
  • IV.2. Obra lizentziak, tramitazio laburrekoak:
  • Tasa honen kuota kalkulatzeko, 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: %0,10, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean. Gutieneko tarifa, 15,50 euro.
  • IV.3. Eraispen obretarako lizentziak, eta eraikitze, berrikuntza, instalazio, zuhaitz-mozketa, errotuluen instalazio eta oro har lizentzia behar duten gainerako ekintzak, betiere aurreko ataletan ez badaude:
  • Tasa honen kuota kalkulatzeko, 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: %0,10, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean. Gutieneko tarifa, 15,50 euro.
  • IV.4. Eraikinak eta instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak: 155,25 euro.

2.6. Ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituena:

I. EPIGRAFEA.–ZORUKO APROBETXAMENDU BEREZIAK

I.1. Aldamioak, hesiak, obren edukiontziak etab., jarduera ekonomikoa ez badira

Egunean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko

0 euro

Hilabetean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko

3,10 euro

Urtean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko

20,70 euro

I.2. Mahaiak, aulkiak, beladoreak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean

12,40 euro

I.3. Beste aprobetxamendu batzuk

Egunean, metro karratu bakoitzeko

0,52 euro

Hilabetean, metro karratu bakoitzeko

1,55 euro

Urtean, metro karratu bakoitzeko

12,40 euro

(*) Aprobetxamendu berezietan, hala nola eremu publikoaren okupazioan edo merkatu txikietan, auzoetako bestetan eta gainerako aprobetxamenduetan, elkarturik egoteagatik osasun, garbiketa edo zaintza zerbitzuen esku-hartzea behar dutenez, %100eko errekargua ezartzen ahalko da.

II. EPIGRAFEA.–HEGALKINEKO APROBETXAMENDU BEREZIAK.

Egunean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko

0,29 euro

Hilabetean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko

6,52 euro

Urtean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko

31,05 euro

III. EPIGRAFEA.–ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIAK

III.1.–Egunean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko

0,19 euro

Hilabetean, metro karratu bakoitzeko

3,42 euro

Urtean, metro karratu bakoitzeko

25,88 euro

III.2.–Gasbideak, metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean

5,96 euro

IV. EPIGRAFEA.–GUTXIENEKO ESKUBIDEAK

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak aipatzen diren gutxieneko zenbatekoetara iristen ez badira, honako hauek ordaindu beharko dira

51,75 euro

2.7. Ordenantza fiskala, Ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituena–Pasabideen gaineko tasak.

–Ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzea:

a) Gau eta eguneko pasabideak:

  • 5 plaza bitarteko garajeak, metro lineal eta urte bakoitzeko bide guztietan, 36,00 euro.
  • 6-10 plazako garajeak, metro lineal eta urte bakoitzeko bide guztietan, 62,00 euro.
  • 10 plazatik gorako garajeak, metro lineal eta urte bakoitzeko bide guztietan, 83,00 euro.

b) Ordutegi mugatuko pasabideak:

  • 1. puntuko taula aplikatuko da, %50eko murrizketarekin.

c) Ibilgailuendako sarbideak:

  • 1. puntuko taula aplikatuko da, %75eko murrizketarekin.

–Eremu publikoa aparkaleku esklusiborako erreserbatzea.

a) Bidaiariendako zerbitzu erregular edo aukerakoen abiaburuko, erdibideko edo helmugako geralekuetako aparkaleku esklusiboa, galtzadaren metro lineal edo haren zatiki bakoitzeko, bide guztietan, 32,00 euro urtean.

b) Noizbehinkako beharrak direla-eta gertatzen diren erabilera desberdinetarako, metro lineal bakoitzeko, bide guztietan, 11,00 euro egunean.

Hirugarrena.–Erabaki honek 2016ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Ezkabarten, 2015eko abenduaren 11n.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1516699