10. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Ordenantza fiskal orokorra eta ordenantza fiskalak. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da Esteribarko Udalak, 2015eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batean onestea ordenantza fiskal orokorra eta ordenantza fiskal berriak, jarraian zehaztuko den bezala.

Hasiera batean onetsitako ordenantza fiskalak honako hauek dira:

–1. ordenantza fiskala: Ordenantza fiskala, lizentziak eman, hirigintzan bertzelako jarduketak egin eta kontrolatzeko administrazio jarduerak egiteko tasak arautzen dituena.

–2. ordenantza fiskala: Ordenantza fiskala, baimenak ematea, eta ingurumena babestearen eta jarduera kaltegabeen alorrean kontroleko administrazio jarduerak egitea arautzen duena.

–3. ordenantza fiskala: Ordenantza fiskala, ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituena.

–4. ordenantza fiskala: Ordenantza fiskala, erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzeko eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituena.

–5. ordenantza fiskala: Ordenantza fiskala, herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituena.

–6. ordenantza fiskala: Ordenantza fiskala, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena.

Aditzera ematen da, legeak eskatutako jendaurreko epearen tramitea gauzatzeko eta, hogeita hamar egun balioduneko epean, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, baldin eta ez bada halakorik aurkezten.

Esteribarren, 2015eko abenduaren 29an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1517386