10. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Udalaren zerbitzuko langileendako 2016ko lan egutegia
eta epeak kontatzeko egun baliogabeen egutegia

Zizur Zendeako Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen, 2015eko abenduaren 11n. Hona hemen haren testua:

Abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuak zehazten du Nafarroako Administrazio Publikoetako lanaldiaren urteko ordu kopurua; haren eguneroko banaketa, berriz, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 24ko 585/2012 Foru Aginduaren bidez ezarri zen; horrek 2013rako lan egutegia onetsi zuen, kontseilari beraren martxoaren 10eko 257/2011 Foru Agindua ukatu gabe, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen lan ordutegia apurka malgutzeko neurriak ezartzeko jarraibideak ukatu gabe, Udalak bere langileekin sinaturiko lan hitzarmenari dagokionez, eta kontuan harturik Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 210/2015 Ebazpena eta espedientean dagoen dokumentazioa.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 4ko 7/1985 Legearen 21.1-h) artikuluak Alkatetzari ematen dion eskumenaren arabera,

EBATZI DUT:

Lehena.–2016ra luzatzea Zizur Zendeako Udala (lan kontratudunak) enpresaren lan hitzarmena, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra duena, Udalak ez baitu salatu haren indarraldia amaitu (2015eko abenduaren 31) baino bi hilabete lehenago.

Lehena.–Onestea Zizur Zendeako Udalaren zerbitzuko langileen 2016. urteko jaiegunen lan egutegia, honako hau izanen baita:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 24a: Ortzegun Saindua.

–Martxoaren 25a: Ortzirale Saindua.

–Martxoaren 28a: Pazko biharamuna.

–Uztailaren 6a: herriko festa (San Ferminen bezpera).

–Uztailaren 7, 8 eta 9a: sanferminak.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Urriaren 12a: Espainiaren eguna.

–Azaroaren 1a: Omiasaindu.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a eta 7a. Konstituzioaren egunaren zubia.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2016. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta Udalaren zerbitzuko langileendako jaiegunak.

Hirugarrena.–Zizur Zendeako Udaleko administrazioaren lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 izanen da, eta honela banatuko da:

1. Eguneko lanaldia 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, oro har. Ordutegiaren zati finkoa, eta beraz, nahitaez bertan egotekoa 9:00etatik 14:30a arte izanen da; gainerako 110 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 7:30etik 9:00ak arte eta 14:30etik 16:50a arte.

2. Artikulu honetan ezarritako urteko lanorduen banaketa doitzeko, aitzineko atalak ezarritako lanaldia duten langileek murrizketa hauek izanen dituzte: Uztailaren 12a, 13a eta 14a: Sanferminak. Ordutegi finkoa: 09:00etatik 14:00etara.

3. Artikulu honetako aitzineko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan egutegi berezia izanen baitute.

Halakoetan, urteko lanorduen kopurua banatzeko orokorrean ezarri ez bezalako sistema baitute, lan egutegi berezi horrek, betiere lanaldiaren urteko kopurua errespetatuz, indarrean dagoen sistemari kontuko dio bai eguneko lanaldiaren edo txanden iraupenari dagokionez, bai urteko lanorduak asteko egunetan banatzeko kasu bakoitzean erabiltzen den moduari dagokionez; horrek guztiak ez du ukatzen bertze ordutegi batzuk edo urteko lanorduak banatzeko bertzelako sistemak ezartzeko aukera, zerbitzuaren beharrek halakorik komenigarri egiten badute.

Laugarrena.–Zizur Zendeako Udaleko Erregistro Orokorra 09:00etatik 14:00ak arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udaletxeko iragarki oholean paratzea.

Seigarrena.–Ebazpen hau Udaleko Langileria Departamentura igortzea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten ondokoa dela errekurtsoen araubidea, ondoko epeetan aplikatu beharrekoa, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera: hilabeteko epean, berraztertzeko errekurtsoa, Zizur Zendeako Udaleko Alkatetzari zuzendua, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegira zuzendua, edo, bi hilabeteko epean, berriz, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendutako errekurtsoa.

Gazolatzen, 2015eko abenduaren 11n.–Alkate udalburua, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.

Iragarkiaren kodea: L1516725