2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIRAUKI
Udal Plan Orokorreko aldaketa xehakatua, 1. poligonoko 362. lurzatian. Behin betiko onespena
Ziraukiko Udalak, 2015eko abenduaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Udal Plan Orokorreko aldaketa xehakatua, 1. poligonoko 362. lurzatiko lerrokadura eta altuerei eragiten diena. Erabaki hori hartu du espedientea jendaurrean jarri ondotik, 2015eko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 3an, iragarkia argitaratuta.
Onetsitako aldaketarekin AA-4 jarduketa eremua ukitzen duten determinazio xehakatu hauek zehaztuko dira:
–Lerrokadurak: AA-4 eremurako aurreikusitako eraikuntzen gehieneko lerrokadurak aldatu dira, kaleetara ematen duten fatxadak mantenduz baina haien neurriak aldatuz, hego-mendebaldera emanen duten ataripeen itxurako sarbideak egin ahal izateko.
–Eraikinen gehieneko altuerak: eraikuntzaren zati baten gehieneko altueren araubidea aldatu da, B+1+C izatetik B+2 izatera pasatuz.
–Halaber, lurzatiaren iparraldeko eta hegoaldeko mugetan eustormak proposatu dira, bai eta horma bat barnealdean ere, bi azalera lau izateko lurzatiaren barnealdean eta maila bakarrean lurrari eusteak sortuko lukeen eragina gutxitzeko.
Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea betez.
Ziraukin, 2015eko abenduaren 28an.–Alkate udalburua, Victoriano Goldaraz Carmona.
Iragarkiaren kodea: L1517405