2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KASEDA
2016ko karga-tasa
Kasedako Udalak, 2015eko abenduaren 17an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen kontribuzio eta zergen 2016rako karga-tasak.
Aditzera ematen da Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 11. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz. Espedienteak interesdunen eskura egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Kasedan, 2015eko abenduaren 29an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L1517394