2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KASEDA
UE-2B unitate berriaren birzatiketa
2015eko abenduaren 17an egindako osoko bilkuran aho batez onetsi zen Hirigintzako Udal Planeko 14. eremuko 3. sektoreko UE-2B exekuzio-unitatea birzatitzeko proiektua. José Javier Iturri Urrutiak eta Carmen Paniagua Ayesak sustatu dute, eta Udalak %16,3453ko partaidetza du.
Jendaurrean jartzen da, alegazioak jarri ahal izateko hogei eguneko epean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 151.1 artikuluarekin bat.
Kasedan, 2015eko abenduaren 28an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L1517383