2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABREDO
2016ko ekitaldiko karga-tasak eta tasak
Cabredoko Udalak, 2015eko irailaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2016rako tasa, prezio publiko eta zerga-tasak. Horrek aldaketa dakar hainbat ordenantza fiskaletan (2015eko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 17an).
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, tasa, prezio publiko eta zerga-tasak behin betiko onetsi dira, baita dagozkien ordenantzak ere.
Cabredon, 2015eko abenduaren 28an.–Alkatea, Arantzazu Fernández Cayetano.
ERANSKINA
a) Ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: 0,35.
b) Udal hilerria eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza (2005eko 66. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 3koa).
14. artikulua. Prezio hauek ezarri dira kontzesioetarako:
Lehendik dauden panteoiak: 400 euro 50 urteko aldirako.
Panteoiak: 400 euro 50 urteko aldirako.
c) Ur tasak:
Urteko kanon finkoa: 25 euro.
Kontsumituriko m³ bakoitza: 0,18 euro.
Iragarkiaren kodea: L1517398