2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERIAIN
2016ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena
Beriaingo Udalak, 2015eko abenduaren 23an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2016rako aurrekontu orokor bakarra, hura betearazteko oinarriak, plantilla organikoa eta dokumentazio osagarria.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Beriainen, 2015eko abuztuaren 24an.–Alkatea, Oscar Ayesa Domínguez.
Iragarkiaren kodea: L1517385