99. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1053/2015 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mantentze-lanetako ofizial izateko 28 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, otsailaren 16ko 316/2015 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mantentze-lanetako ofizial izateko 28 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2015eko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 26an.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak martxoaren 30ean emandako 714/2015 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2015eko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 21ean.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, eta Javier Rodríguez Dueñasek aurkeztutakoa azterturik, bidezko da onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mantentze-lanetako ofizial izateko 28 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Behar diren ondorioak izan ditzan, ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 4an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

ARANZUEQUE JIMENEZ, JOSE ANTONIO

ELCARTE LARREA, OSCAR

FERNANDEZ BARAIBAR, ALAIN

ITURMENDI IBAÑEZ, VICTORINO

MARTINEZ MARTINEZ, CARLOS

MOMPARLER IZURA, DAVID

ORTEGA NUÑEZ, FERNANDO

ULLIBARRI ARCE, JOKIN

URRUTIA MANDACEN, JESUS MARIA

VELEZ DE MENDIZABAL GARCIA DE ITURROSPE, JOSE RAMON

Baztertuak:

Deialdiaren 3.1.c) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:

RODRIGUEZ DUEÑAS, JAVIER

Iragarkiaren kodea: F1507379