4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 28/2015 prozedura arrunta
Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 28/2015 prozeduran ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko. Ebazpenaren aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da hiru eguneko epean.
Eta AHG Pamplona SLri, Daniela Rodica Caldararuri eta Oana Marciana Mocanuri jakinarazpena eta zitazioa egiteko balio izan dezan, non dauden jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, eta adierazten da epaile magistratuaren aurreko adiskidetze-ekitaldia eta judizioa 2015eko ekainaren 18ko 10:30ean eginen direla 104. judizio-aretoan (Iruñeko San Roke kaleko 4an, lehen solairuan).
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2015eko maiatzaren 13an.–Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1507384