99. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 25a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har, 935/2014

Rosa María Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: kaleratze/kargu-uzte orokorrengatiko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 0000935/2014 D Atala prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Plotpoint, SLri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da, eta adierazten da adiskidetze-ekitaldiak deialdi bakarrean eginen direla, bata bestearen atzetik. 2015eko uztailaren 1ean eginen da adiskidetze-ekitaldia, 09:25ean, epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan, eta, bidezko bada, 2015eko uztailaren 1ean, 09:30ean, adiskidetze-ekitaldia eta judizioa, 104. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 15ean.–Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1507581