3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA
Espedientea: A/31/03264
Jendaurreko informazioa
Gaia: obrak baimentzeko eskaera.
Eskatzailea: Enara Aramburu Alzugaray.
I.F.Z. zenbakia: 44639312 S.
Helbidea: Martxantbaitako auzoa, Uhartea baserria, 8, 31770 Lesaka (Nafarroa).
Ibai edo errekaren izena: Gartxokil.
Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Ondalazko erreka, -1/0100/110.
Udal mugapea eta probintzia: Lesaka (Nafarroa).
Obren azalpen laburra eta helburua:
Lanen xedea da errekaren estaldura aldatu, eta PVC-zko hodi bat paratzea, 600 mm-ko diametrokoa eta 30 metroko luzerakoa, bai eta hiru kutxeta ere, ikuskapen eta garbiketakoak, baserrirako pistaren tartean.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lesakako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2015eko apirilaren 27an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.
Iragarkiaren kodea: E1506378