2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Aldaketa San Miguel industrialdeko Plan Partzialean
Villatuertako Udaleko alkateak, 2015eko maiatzaren 11n eman 48/2014 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen San Miguel industrialdeko eremu finkatuko ordenantza partikularrak aldatzeko proiektua, 32. artikulu berri bat sartuta, Carlos Arbide Campsek sustaturik.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, epe horretan espedientea haien eskura egonen baita udal bulegoetan; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.4 eta 74.1 a) artikuluetan xedatua aplikatuz.
Villatuertan, 2015eko maiatzaren 11n.–Alkatea, María José Fernández Aguerri.
Iragarkiaren kodea: L1507157