2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
HIRIBERRI DEIERRI
2015eko aurrekontua. Hasierako onespena
Hiriberri Deierriko Kontzejuak, 2015eko apirilaren 10eko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2015eko aurrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Hiriberri Deierrin, 2015eko apirilaren 10ean.–Alkatea, Begoña Cañada Zorrilla.
Iragarkiaren kodea: L1507119