99. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

U.I.XX Etxabakoizko ARS-5 banaketa eremuko
birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2015eko maiatzaren 5ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 05-MAY-15 (5/UV).

“Espedienteko agiriak ikusirik, eta Hirigintza Gerentziako legelariaren 2015eko apirilaren 24ko txostenarekin bat,

ERABAKI DA:

1.–Hasiera batean onestea U.I. XX Etxabakoizko ARS-5 banaketa eremuko birzatiketa proiektua, tramiterako José Iruretagoiena Aldazek aurkeztua, ARS-5 banaketa eremuko konpentsazio batzordearen izenean eta haren ordezkari gisa, 2015eko apirilaren 24ko txostenean jasota dagoen bezala.

2.–Obrak hasten ahal izateko bermea eskatuko da, urbanizatzeko obren eta horien zuzendaritza fakultatiboaren zenbatekoaren %30ekoa, urbanizazio proiektua behin betikoz onesten denean aurkeztu beharrekoa, edo betiere obrak hastean, horretarako urbanizatzeko proiektuaren behin betiko onespenean obra hasierako akta sinatzeko betebeharra ezarriko da. Ekitaldi hartara Udaleko teknikari agertu beharko da, konpentsazio batzordeak errekerimendua eginda eta delako bermea eratu ondoan.

3.–Ukitutakoei erabaki honen berri ematea eta espedientea jendaurrean edukitzea hogei eguneko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.”

Iruñean, 2015eko maiatzaren 6an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1507124