99. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa, tasak arautzen dituzten ordenantza fiskaletan
Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2015eko apirilaren 30eko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa lizentziak eman eta hirigintzan bertzelako jarduketak egiteko tasak eta irekitzeko lizentzien tasak arautzen dituzten ordenantza fiskaletan. Helburu nagusia da horietan sartzea ondoko kontrolerako administrazio jarduera, lizentziak aurretiaz eman ordez, erantzukizuneko aitorpena edo hastapenaren komunikazioa egiten bada.

Horretarako, erabaki da:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea lizentziak emateko eta hirigintzako beste jarduketetarako tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Honela deitzen da orain: lizentziak emateko, hirigintzan bertzelako jarduketak egiteko eta kontrolerako administrazio jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala, horri buruzko espedientean den testu aldatuaren arabera.

Bigarrena.–Hasiera batez onestea irekitzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa. Honela deitzen da orain: irekitzeko lizentzien tasak edo kontrolerako administrazio jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala, horri buruzko espedientean den testu aldatuaren arabera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Caparroson, 2015eko apirilaren 30ean.–Alkatea, María José Lasterra Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L1507121