99. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduarena. Haren bidez, otsailaren 28ko 93/2006 Foru Dekretua garatzen duten arauak onetsi ziren, administrazioa bizkortzeko eta prozedurak errazteko arauak sartzeko asmoz, foru agindu honen I. eranskinean jasotzen den moduan; 93/2006 Foru Dekretuak Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onesten du.

Akatsak antzeman dira Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduan (2015eko 27. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 10ekoa). Haren bidez, otsailaren 28ko 93/2006 Foru Dekretua garatzen duten arauak onetsi ziren, administrazioa bizkortzeko eta prozedurak errazteko arauak sartzeko asmoz; 93/2006 Foru Dekretuak Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onesten du. Beraz, bidezkoa da akatsak zuzentzea foru agindu horri dagokion akats zuzenketa argitaratuz.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 12an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, José Javier Esparza Abaurrea.

I. ERANSKINA

6. artikulua.

Honela dioen tokian: “... nola zeharka egiten denean lur azpiko uretara”.

Honela behar du: “... nola zeharka egiten denean lur azpiko uretara edo saneamendu kolektoreetara”.

20. artikulua. (bukaerakoa).

Honela dioen tokian: “... baldin eta horrek ukitzen baditu erauzketa jarduerak lehengoratzeko planak...”.

Honela behar du: “... baldin eta horrek nabarmenki ukitzen baditu erauzketa jarduerak lehengoratzeko planak...”.

21. artikulua.

1. artikuluan, honela dioen tokian: “... eska diezaiekete txosten bat...”.

Honela behar du: “... ez diete txostenik eskatuko...”.

1. puntuaren bukaeran, hau erantsi da: “..., ezta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari ere jardueraren osasun alderdiei buruz”.

27. artikulua.

4. puntuan, honela dioen tokian: “... legionella...”.

Honela behar du: “... legionelosiaren prebentzioa...”.

4. puntuan, honela dioen tokian: “... pestizidak (biozidak eta fitosanitarioak)...2.

Honela behar du: “... biozidak...”.

4. puntuan, honela dioen tokian: “... erradiazio ionizatzaileak, erradiazio elektromagnetikoak...”.

Honela behar du: “... erradiazioen aurkako segurtasun fisikoa...”.

4. puntuan, honela dioen tokian: “... bainatzeko igerilekuak...”.

Honela behar du: “... uraren aisiarako erabilera...”.

30. artikulua.

Idazpuruan, honela dioen tokian: “... jarduera-lizentzia”.

Honela behar du: “... baimendutako jarduera”.

Artikuluaren testu berria:

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen erregelamenduaren 78. artikuluan ezarritako inguruabarrez gain, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen erregelamenduaren 4.A, 4.B, 4.C, 4.D edo 5. eranskinetan ezarritako atalasetako bat berez gainditzen duten aldaketak instalazioan egitea jarduera-lizentziaren funtsezko aldaketa da.”

32.1. artikulua.

Honela dioen tokian: “... aurkezten ahalko da...”:

Honela behar du: “... aurkeztuko da...”.

32.2. artikulua.

Honela dioen tokian: “... baimenean”

Honela behar du: “ jarduera-lizentzian”.

II. ERANSKINA

A) atala.

Honela dioen tokian: “Gauzen eta materialen biltegiak, haien azalera eraikia 1.000 m²-koa edo txikiagoa denean.”

Honela behar du: “Gauzen eta materialen biltegiak, haien azalera eraikia 500 m²-tik gorakoa eta 1.000 m²-koa edo txikiagoa denean.”

C) atala.

Honela dioen tokian: “Administrazio jarduerak, haien azalera eraikia 2.000 m²-koa edo txikiagoa denean”.

Honela behar du: “Administrazio jarduerak, haien azalera eraikia 1.000 m²-tik gorakoa eta 2.000 m²-koa edo txikiagoa denean”.

C) atala.

Item hau erabat kentzen da: “Irakaslana, haren azalera eraikia 1.000 m²-koa edo txikiagoa denean”.

E) atala.

Honela dioen tokian: “Konponketa tailerrak, haien azalera eraikia 1.000 m²-koa edo txikiagoa denean; betiere, ez dira bizitegiaren erabilera duten eraikinetan kokatuko”.

Honela behar du: “Konponketa tailerrak, haien azalera erabilgarria 1.000 m²-koa edo txikiagoa denean; betiere, ez dira bizitegiaren erabilera duten eraikinetan kokatuko”.

D) atala.

Atal hau erabat kentzen da.

III. ERANSKINA

1. “Hilerriak” kentzen da.

Iragarkiaren kodea: F1507584