1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
171/2015 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroari baimena ematen diona kirol prestakuntzako jardueren multzo komuna irakasteko, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrak aipatzen baititu.
Araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duen urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrak xedatzen du autonomia erkidegoetako organo eskudunek edo kirol federazioek, haien estatutuetan eta erregelamenduetan onartutako eskumenak erabiliz, sustatu dituzten edo sustatzen dituzten formazioek honako baldintza hauek bete beharko dituztela, modalitate edo espezialitate zehatz bateko irakaskuntzak benetan ezarri arte:
a) Multzo komuna irakaskuntza ofizialtzat hartuko da eta administrazio eskudunek baimendutako zentroetan irakatsiko da.
b) Berariazko multzoak eta praktikaldiak onarpena eskuratzen ahalko dute aipatutako dekretuan araututako irakaskuntzekiko prestakuntza elkarrekikotasunaren ondorioetarako, betiere egokitzen badira Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak ematen dituen arauetan ezarritakora.
c) Multzo komunaren eta berariazkoaren prestakuntza eta maila guztietako praktikaldia gainditzeak ekartzen ahalko du irakaskuntza ofizialen kirol irakaskuntzako ziklo bakoitzari dagokion baliokidetasun profesionala, kirol modalitate eta espezialitate berean.
Xedapen iragankor horren 2. idatz-zatian ezarritakoari jarraikiz, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak otsailaren 5eko ECD/158/2014 Agindua onetsi zuen. Horren bidez, kirol prestakuntzako jardueren curriculumak, baldintza orokorrak eta ondorioak arautzen ziren, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrak aipatzen baititu. Haren 25. artikuluan xedatzen du hezkuntza administrazioak, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrarekin bat, eskudunak direla multzo komuna baimendu eta irakasteko, agindu horrek aipatzen dituen baldintzetan, besteak beste, kirol arloan eskumena duten organoek sustatutako zentro publikoei, betiere espazioaren, ekipamenduaren eta irakasleen gaineko gutxieneko baldintzak betetzen badira, aipatu multzo horretarako eskatzen baitira urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretua garatzeko ezartzen diren kirol irakaskuntzen tituluetako gutxieneko hezkuntzei buruzko errege dekretuetan.
Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua Erakunde Autonomoko Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroa (CEIMD), Nafarroako Foru Administrazioaren Gizarte Politiketako Departamentuari atxikita baitago, Nafarroako Kirol Teknifikazioaren Zentroko (Larrabide Estadioa) instalazioetan dago. Zentro horrek espazioak, ekipamendua, baliabide didaktikoak eta irakasleak ditu irakaskuntza horiek emateko behar diren baldintzak bete ahal izateko.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroari (CEIMD) baimena ematea urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrak aipatzen duen kirol prestakuntzako irakaskuntzen multzo komuna irakasteko, araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen baitu, oro har otsailaren 5eko ECD/158/2014 Aginduan ezarritako baldintzen arabera, eta ondotik zehazten den moduan:
–Irakaskuntza horien multzo komuna irakatsiko da otsailaren 5eko ECD/158/2014 Aginduan xedatutakoaren arabera, besteak beste urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrak aipatzen dituen prestakuntza jardueren curriculumaren alderdiak, baldintza orokorrak, ebaluazioa, ondorioak arautzen baitu. Halaber, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan araubide bereziko kirol irakaskuntzen tituluen egitura eta curriculuma ezartzen dituzten foru dekretuetako edozeinetan garatu denaren araberakoa izanen da, Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoarekin bat, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak aldatu baitzuen.
–Baimen honek balio izanen du benetako ezarpena gauzatu ez duten kirol modalitate edo espezialitateei dagozkien kirol prestakuntzako jardueretarako, hori egin arte.
–Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan (CEIMD) emandako multzo komuna gainditu izanaren egiaztagiria zentroak berak luzatuko du, interesdunak eskatu ondoren. Gainditu izanaren ziurtagiria urriaren 5eko ECD/158/2014 Aginduaren 19. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoaren araberakoa izanen da, foru agindu honen eranskinean dagoen ereduarekin bat.
–Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak (CEIMD) deklaratzen ahalko du multzo komuneko moduluen baliozkotzea, indarreko araudian ezarritakoarekin bat.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Deialdi honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
4. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Kudeaketako Zuzendaritzari eta Kirolaren Zuzendariordetza Nagusiari eta Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroari.
Iruñean, 2015eko maiatzaren 5ean.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.
Iragarkiaren kodea: F1506811