98. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

FERROLGO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 807/2013 prozedura arrunta

María Luz García Iglesias andrea, Ferrolgo Lan arloko 1. Epaitegiko idazkaria,

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Patricia Fradde Roca andreak, María Josefa Roca Amenedo andreak, Mónica Frade Roc andreak eta Pedro José Frade Roca eskaturik, erreklamazio bat dela-eta Izar Feneren, Ferrolterra de Montajes SLren, Montajes y Servicios Norgonza SLren, Montajes Indunor SAren, Caldereria Ferrolana SLren, Insder SLren, Mapfre Mussini SAren, Montajes Tubacer SLren, Naval SAren, Monesa, Menaco SLren, Talleres y Montajes Irne SAren, Tecnymoren, Talleres Mecánicos Galicia SLren, Ibercon SAren, Metal Fersa SLren, Suministros, Prefabricaciones y Montajes SAren, Mantenimientos, Ayuda a la Explotación y Servicios SAren, Nervión, Montajes y Mantenimiento SLren, Metaspa SLren, Grupo Isolux Corsan SAren, Isolux Ingeniería SAren, BF Stamp SLren, Serfrimec SLren, Tamoin Construcciones Mecánicas SLren, Elaborados Metálicos SAren, Galmexco SLren eta Navantia Feneren aurka bideratu den 807/2013 prozedura arruntaren barnean, LJLaren 59. artikuluak xedatzen duena betez erabaki da Talleres y Montajes Irne SAri zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2015eko ekainaren 8ko 13:05ean ager dadin, adiskidetze-ekitaldia egiteko, eta behar izanez gero, judizioa egiteko. Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta, bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta auto edo epai itxura izan behar duten ebazpenenak, edo epatzeenak.

Judiziora abokatuak lagunduta edo lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta nahiz prokuradore batek ordezkatuta agertzeko asmoa baldin badu, horren berri emanen dio epaitegiari edo auzitegiari idatziz, judiziora agertzeko zitazioa egin eta hurrengo bi eguneko epean. Horren xedea da auzi-jartzaileari asmo horren berri ematea, aukera izan dezan lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta bertaratzeko, edo prokuradore batek ordezkatuta, edo epe berean abokatua izendatzeko edo ofizioz izenda diezaiotela eskatzeko. Betebehar horiek bete ezean, ulertuko da alderdiak uko egiten diola judizioan abokatua, prokuradorea edo lan-harremanetako gradudun kolegiatua izateko eskubideari.

Eta Talleres y Montajes Irne SAri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eta iragarki-oholean jartzeko.

Ferrolen, 2015eko apirilaren 15ean.–Idazkari judiziala, María Luz García Iglesias.

Iragarkiaren kodea: J1506859