98. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BILBOKO LAN ARLOKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 366/2015, kaleratzeak

María Echeverria Alcorta andrea, Bilboko (Bizkaia) Lan arloko 5. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Nagore Iglesias Fuentenebrok kontratuaren amaiera dela-eta eskaturik Bai and By Araba SLren, Bai and by Gipuzkoa SLren, Bai and By on line-ren, Bai And By Osoa SLren, Behin Betiko SLren, Didaktiker SAren eta Lan ta Land SLren kontra lan arloko epaitegi honetan bideratu diren 336/2015 autoen barrenean, honako hau eman da:

Zitazio zedula:

Zitatzeko agindu duen agintaria: Bilboko Lan arloko 5. Epaitegiko idazkari judiziala.

Zein auzitan: goian aipatutakoan.

Noiz eman den horretarako ebazpena: 2015/05/04.

Zitatzen den pertsona: Bai and By Araba SL, Bai and By Gipuzkoa SL, Bai and By on line, Bai and By Osoa SL, Behin Betiko SL, Didaktiker SA eta Lan ta Land SL, alderdi demandatu gisara.

Zitazioaren xedea: alderdi demandatu gisa parte hartzea adiskidetze-ekitaldian eta, beharrezkoa bada, judizioan.

Eta judizioko egitate eta inguruabarren gainean Nagore Iglesias Fuentenebro andreak eskatutako galdeketari erantzutea, Epaitegiak bidezkotzat jotzen badu.

Zein toki, egun eta ordutan agertu behar duen:

2015eko ekainaren 4an agertu beharko du, 12:00etan, adiskidetze-ekitaldira epaitegi honetako erabilera anitzeko gelan, Justizia Jauregiko 6. solairuan.

Ekitaldi horretan alderdiak bat etortzen ez badira, 11. judizio-aretora joan beharko dute, 12:10ean (Barroeta Aldamar, 10, lehenbiziko solairua), dagokion judizioa egitera.

Legezko ohartarazpenak:

1.–Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bazara, horrek ez du galaraziko adiskidetze-ekitaldia eta judizioa egitea, eta judizioak aurrera jarraituko du, auzi-iheslaria dela deklaratu beharrik izan gabe (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 83.3 artikulua).

Judizioan egin beharreko galdeketarako, judizioan aipatu pertsona juridikoaren legezko ordezkaritza duen pertsonak agertu behar du, ordezkaritza hori frogatzen duen agiria aurkeztuz (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 91.3 artikulua).

Lehenengo zitazioan agertzen ez bada bidezko arrazoirik gabe, galderetan aipatzen diren egitateak aitortutzat jotzen ahalko dira, betiere ordezkatutako pertsona juridikoa haietan pertsonalki aritu bada eta haiek egiazkotzat jotzeak kalte egiten badio erabat zein hein batean (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 91.2 artikulua).

Legezko ordezkariak egitateetan esku hartu ez badu, egitateak zuzenean ezagutzen dituen pertsona eraman beharko du judiziora. Horretarako, galdeketa erantzunen duen pertsona proposatzen ahalko du, galdeketa pertsonal horren beharra behar bezala justifikaturik (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 91.3 artikulua).

Auzitan diren egitateetan enpresaburuaren izenean (haren erantzukizunpean) administratzaile, kudeatzaile edo zuzendari gisa aritu diren pertsonen deklarazioa erabakitzen ahalko da bakar-bakarrik esku-hartze horren agintzaile izan den alderdiaren galdeketaren barnean eta egitateak pertsonalki ezagutzen dituzten aldetik, legezko ordezkariaren galdeketa ordeztuz edo horren osagarri gisa, salbu eta lekuko gisa deklara dezatela erabakitzen denean, egitateetan izan duten esku-hartzearen eta enpresaren egituran duten tokiaren arabera, jada enpresan ari ez direlako edo babesgabetasuna saihesteko (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 91.5 artikulua).

2.–Erabili nahi dituzun frogabide guztiak eraman behar dituzu judiziora (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 82.3 artikulua). Frogabideak agiriak badira, behar bezala aurkeztuak, ordenatuak eta zenbakituak egon beharko dute (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 94. artikulua).

3.–Alderdiek adiskidetzea formalizatzen ahalko dute judizioa saihesteko, horretarako bulego judizialean agertuz, jarritako egunaren zain egon gabe, eta zilegi izanen dute, orobat, auzia Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legean xedatutakoaren arabera eratuta dauden bitartekotza prozeduren mende jartzea, nahiz eta horrek ez duen etetea ekarriko, bi alderdiek adostasunez eskatzen ez badute behintzat, bitartekotzaren mende jartzea justifikatuz (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 82.3 artikulua).

4.–Alderdi demandatzaileak zure esku dagoen agiriren bat froga moduan proposatu eta epaitegiak onartu badu, aurkeztu egin beharko duzu. Bidezko arrazoirik gabe aurkezten ez baduzu, erabakitako frogari dagokionez kontrako alderdiak egiten dituen alegazioak frogatutzat jo ahalko dira (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 94.2 artikulua).

–Epaitegi honetan aurkezten duzun lehen idazkian edo agertzen zaren lehen aldian, jakinarazpenetarako helbide bat eta datu guztiak adierazi beharko dituzu (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 53.2 artikulua).

Jakinarazpenetarako emandako helbideak eta datuek ondorio guztiak izanen dituzte, eta haietan ondoriorik gabe egindako jakinarazpen-saiakerak baliozkoak izanen dira, bestelako datuak ematen ez diren bitartean; zure betebeharra da haiek eguneratzea. Halaber, telefono zenbakia, faxa, helbide elektronikoa edo antzekoa aldatzen denean, bulego judizial honi jakinarazi beharko diozu, baldin eta epaitegiarekin komunikatzeko erabiltzen bada (LJLaren 53.2 artikuluaren bigarren lerroaldea).

–Pertsona fisikoen edo erakunde sozialen ordezkaritza notario-ahalordearen bidez frogatu behar da, edo, bestela, idazkari judizialaren aurrean aurkeztuz izendatu behar da ordezkaria.

–NANa, pasaportea edo egoiliar txartela ekarri behar duzu ekitaldira.

Eta Lan ta Land SLri legezko zitazioa egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Bilbon, 2015eko maiatzaren 4an.–Idazkari judiziala, María Echeverría Alcorta.

Iragarkiaren kodea: J1507077