3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA
Espedientea: A/31/00882
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak (1986ko apirilaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) onetsi zuen Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 116. artikuluan ezarritakoarekin bat, aditzera ematen da, orok jakin dezan: Kantauri aldeko Ur Konfederazioak 2015eko apirilaren 21ean emandako ebazpenaren bidez, berariazko espedientea bideratu ondoren, Garagartzako Iturburuaren Erabiltzaileen Elkarteari baimena eman zaie Arkiskilgo errekan, Leitzako udal mugapean (Nafarroa) duten ur aprobetxamenduaren ezaugarriak aldatzeko. Oraingo bolumena 0,003 l/s-koa da eta etxerako erabiltzen da (edateko ez) eta lanak eta iturburuko hargunea aldatu nahi dituzte, emaria handitu, 0,031 l/s-koa izateko, eta ureztatzeko eta txakurren etxolarako erabili ere.
Oviedon, 2015eko apirilaren 21ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Arloko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Jorge Rodríguez González.
Iragarkiaren kodea: E1506377