98. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Espedientea: A/31/03205

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak (1986ko apirilaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) onetsi zuen Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 116. artikuluan ezarritakoarekin bat, aditzera ematen da, orok jakin dezan: Kantauri aldeko Ur Konfederazioak 2015eko apirilaren 21ean emandako ebazpenaren bidez, berariazko espedientea bideratu ondoren, San Miguel kaleko jabekideei ur aprobetxamendua eman zaie, 2.860 litro egunekoa, Ollastegiko iturburutik ura hartzeko, Arriben, Araizko udal mugapean (Nafarroa), etxerako eta abeltzaintzarako.

Oviedon, 2015eko apirilaren 21ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Arloko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Jorge Rodríguez González.

Iragarkiaren kodea: E1506375