3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA
A/31/03241 NL/br espedientea
Jendaurreko epea
Gaia: obrak baimentzeko eskaera.
Eskatzailea: Arribe-Atalluko Kontzejua.
I.F.Z. zenbakia: P 3135100J.
Helbidea: Arribeko kontzeju etxea 31891-Araitz (Nafarroa).
Ibai edo errekaren izena: Mealako erreka.
Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: ARAXES-1/0400/140.
Udalerria eta probintzia: Araitz (Nafarroa).
Obren azalpen laburra eta helburua:
Lanen xedea da hormigoizko pasabide bat eraikitzea Mealako errekaren gainetik, bide baterako; bidea 3,5 metroko luze eta 1,50 metro zabal da, eta 0,25 metro goratzen da mugakide diren lursailen gainetik.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Araizko udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2015eko apirilaren 24an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.
Iragarkiaren kodea: E1506266