98. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

El Val urtegia erregulatzeko 2015eko kanona
onesteko proposamena

2015eko apirilaren 17an erakunde honetako zuzendaritza teknikoak El Val urtegia erregulatzeko 2015eko kanonerako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

1.–Hektareak, urtegia eraiki aurreko ureztalurretan: 13,19252743 euro/ha.

2.–Metro kubikoak, urtegia eraiki aurreko ureztalurretan: 0,00173448 euro/m³.

3.–Metro kubikoak, urtegia eraiki aurreko horniduran: 0,01144070 euro/m³.

4.–Metro kubikoak, industrian kontsumitu gabe erabiltzeko: 0,00572035 euro/m³.

5.–Hektareak, urtegia eraiki ondoko ureztalurretan: 91,52561332 euro/ha.

6.–Metro kubikoak, urtegia eraiki ondoko horniduran: 0,05720351 euro/m³.

7.–Metro kubikoak, industrian kontsumituz erabiltzeko: 0,05720351 euro/m³.

Jendaurrean jartzen da Ebroko Ur Konfederazioko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako, Soriako eta Zaragozako aldizkari ofizialetan argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2015eko apirilaren 22an.–Zuzendari teknikoa, Raimundo Lafuente Dios.

Iragarkiaren kodea: E1506617