3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2015S135
Iruñerriko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Iruñerriko Mankomunitatea.
Xedea: Saguesko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.
Ibilgua: Idiazabal erreka (Arga ibaia).
Isurketa eginen den udal mugapea: Zizur (Nafarroa).
Isurketak 3.000 m³-ko gehieneko bolumena du urtean, gutxi gorabehera; hobi septikoan tratatuko da, eta ondoren harrizko betegarria duen iragazki biologikoan.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2015eko apirilaren 17an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1506616